Bezeroaren defentsa
Bezeroei emandako zerbitzuaren kalitatea etengabe hobetzeko eta sustatzeko asmoz, baita finantza-erakundeetako bezeroarentzako-arreta sail eta zerbitzuei eta bezeroaren defendatzaileari buruzko ECO 734/04 Aginduaren eskabideetara egokitzeko ere, Catalana Occidente Taldeko erakundeek Bezeroaren Arretarako Sail bat sortu dute bere bezeroek eta aseguratuek aurkezten dituzten kexa eta erreklamazioetarako. Horrez gain, Partaidearen eta Bazkidearen Defendatzaile bat ere badute, partaideek eta bazkideek aurkeztutakoei erantzuteko.
Erreklamazio eta kexa guztiak Bezeroaren Arretarako Sail horren edo, partaideen eta bazkideen kasuan, Partaidearen eta Bazkidearen Defendatzailearen aurrean aurkez daitezke, Bezeroaren Defentsarako Araudian ezartzen den moduan ("Informazio gehiago" atala), eta horiei aldez aurretik kontsultatzea gomendatzen da, bereziki Bezeroaren Arretarako Sailaren eta Partaidearen eta Bazkidearen Defendatzailearen eskumenei buruzko 2. eta 3. artikuluak, baita II. kapitulua ("Kexak eta erreklamazioak bideratzeko prozedura") ere.
Aseguru-erakundeen, inbertsio kolektiboko erakundeen sozietate kudeatzaileen, balore-agentzien eta kredituko finantza-establezimenduen kexei eta erreklamazioei erantzuteko Bezeroaren Arretarako Saila
Bezeroaren Arretarako Sailaren titularra Ainhoa Cuevas Arranz da, Taldearen aseguru-erakundeen, Occident Hipotecaria, EFC, SAUren, Grupo Catalana Occidente Gestión de Activos, SAU, SGICCren eta Occident GCO Capital, Agencia de Valores, SAUren kexa eta erreklamazioei erantzuteko izendaturik dena.
Harremanetarako datuak hauek dira:
Helbide elektronikoa: Defensa.Cliente.GCO@gco.com
Avda. Alcalde Barnils, 63
08174 - Sant Cugat del Vallés (Barcelona)
Tel.: 900.102.978
Pentsio-funtsen erakunde kudeatzaileen eta borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeen kexei eta erreklamazioei erantzuteko Partaidearen eta Bazkidearen Defendatzailea.
Bestalde, LEGSE Abogados SL da Partaidearen eta Bazkidearen Defendatzailea. Erakunde hori aseguru arloko bulego lider gisa sailkatuta dago lege-direktorio ospetsuetan, eta GCO Gestora de Pensiones, EGFP, SAU eta GCO Previsión EPSV Individual sozietateen kexei eta erreklamazioei erantzuteko izendatu dute.
Harremanetarako datuak hauek dira:
Helbide elektronikoa: defensordelasegurado@legse.com
Calle Lagasca, 40
28001-Madrid
Emandako ebazpenarekin ados ez egonez gero, kexa edo erreklamazioa lehenik Bezeroaren Arretarako Sailaren edo, hala badagokio, Partaidearen eta Bazkidearen Defendatzailearen aurrean aurkeztuko da. Horren ostean, bezeroa kasu bakoitzerako jarraian adierazten den dagokion eskumendun agintaritza ikuskatzailearen erreklamazio zerbitzuetara zuzendu ahalko da, horretarako gaitutako dagozkion inprimakien bidez. Inprimaki horiek "Informazio gehiago" atalean daude eskura:
- Taldearen eta Occident Pensiones, EGFP, SAUren aseguru-erakundeak => Aseguru eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusia.
- Occident Hipotecaria, EFC, SAU => Espainiako Bankua
- Grupo Catalana Occidente Gestión de Activos SAU, SGIIC eta Occident GCO Capital, Agencia de Valores, SAU => Balore Merkatuaren Espainiako Batzordea
- Occident Previsión EPSV Individual => Eusko Jaurlaritza