Inbertsio-funtsak

GCO Mixto, FI

GCO Mixto FI
Menu nagusia ezkutatuta dago orain, nabigazioa eskuragarri dago ainguratze finkoen menuan.

GCO Mixto FI funtsa bereizten duena

GCO Mixto, FI nazioarteko errenta finko mistoko funtsa da, inbertsioaren zati bat errenta aldakorrean dibertsifikatu, eta arrisku handirik hartu nahi ez dutenentzat bideratua. Bere zorroa, nagusiki, jaulkitzaile publiko eta pribatuen eurotako errenta finkoan inbertitzen da, iraupen jakinik gabe, eta %30etik beherako esposizioa errenta aldakorrean, munduko merkatu guztietan inbertitu ahal duelarik. Funts interesgarria da aurrezkien zati bat errenta aldakorrean eta funts bakarrean inbertitzeko asmoa duten inbertitzaile moderatuentzat.

Mistoa

Jaulkitzaile publiko edo pribatuen errenta finkoan % 70etik gorako esposizioa du eta % 30era artekoa errenta aldakorrean; aukera ematen du munduko merkatu guztietan inbertitzeko.

Epe ertaina

Funts hori egokia da kapitalaren hazkundea gutxienez 3 urteko denbora-mugarekin planteatzen duten inbertitzaileentzat.

Jasangarria

Funtsak Inbertsio Jasangarriko (IS, gaztelaniazko siglei dagokienez) irizpideak aplikatzen ditu, eta "8. artikuluko produktutzat" hartzen da 2019/2088 (EB) Erregelamendu Delegatuaren arabera.

Gure GCO Mixto FI funtsean barne diren zerbitzuak

GCO Mixto FI funtsari buruzko informazio praktikoa

Errentagarritasuna GCO Mixto, FI

Funts mistoa denez, errentagarritasuna errenta aldakor eta errenta finkoaren menpekoa izango da. Funtsak munduko burtsen errebalorizazioaren zati bat (% 30) eta errenta finko nazionalaren edo nazioartekoaren errentagarritasunaren zati bat (% 70) eman nahi die partaideei. Garrantzitsua: ez zaio errentagarritasun-bermerik eman funtsari, hots, "iraganeko errentagarritasunek ez dute bermatuko etorkizuneko errentagarritasunik".

Funtsaren portaera

Banakako errentagarritasuna ( %, urtekotu gabe) Errentagarritasuna
Metatua urtean 0,83
Azken hiruhilekoa 1,39
1. hiruhilekoa -0,55
2. hiruhilekoa 1,87
3. hiruhilekoa 0,81
2024 8,33
2023
2022

Funtsaren osaera

Funtsaren osaeraren portzentajezko banaketa erakusten duen tarta-grafikoa.

Inbertitzailearen profila

Funtsaren hegakortasuna

Aplikatutako indizea: SHARPE. Indize hori inbertsio baten itzulkinak inbertitzailea arriskua bere gain hartzeagatik zenbateraino konpentsatzen duen erakusteko erabiltzen da. Aktibo baten errendimendua aktibo horren prezioaren hegakortasunarekin erlazionatzen du. Zenbat eta Sharpe ratio handiagoa, errendimendu/hegakortasun erlazio hobea.

Kontsultatu dokumentazioa. GCO Mixto, FI

Agian hau ari zinen bilatzen...

GCO Renta Fija, FI

Epe luzerako zure aukerarik egonkorrena.

  • Nazioko eta nazioarteko errenta finkoa.
  • Epe ertaineko errenta finkoan inbertitzen du.

GCO Global 50, FI

Oreka perfektua zure inbertsiorako.

  • Gehienez, % 50 errenta aldakorrean, nazioarteko merkatuan.
  • 3 urtetik gorako muga.

Occident Patrimonio, FI

Zure inbertsiorik globalena.

  • Europako, Estatu Batuetako eta Asiako errenta finko eta aldakorra.
  • Zure kapitala maximizatzen du.