Gure karabana mugikorren asegurua bereizten duena
Karabana mugikorrak asegurua zure bidaiez gozatzen duzun bitartean roulotte motako atoi mugikorreko zure karabanaren babesa bermatzeko diseinatuta dago. Kanpin batean aparkatuta dagoenean edo denbora luzez hibernatzen ari denean ere estalita izango duzu. Aseguru hau zure beharretara egokitzen da, bai zure atoi-karabana noizean behin erabiltzen baduzu, bai errepidean ohituraz erabiltzen baduzu.
Zer estaltzen du atoitutako karabana mugikorrentzako gure aseguruak?
Babestu zure karabana suteetatik, leherketetatik eta bandalismoak eragindako kalteetatik, bai barruan, bai zirkulazioan zarenean.
Babestu zure karabana lapurretatik, espoliaziotik eta ebasketatik, bai eta ekintza horiek zure ibilgailuan eragin ditzaketen kalteetatik ere.
Ate, leiho eta argizuloetako beiren eta plastikozko edo metakrilatozko kristalen haustura estaltzen dugu.
Gure gain hartzen ditugu karabanaren instalazio elektrikoari eragindako kalteak, baita barruan dauden tresna elektriko edo elektronikoei eragindakoak ere, korronte anormal edo zirkuitulaburrengatik, tximistarengatik, argindar konpainiaren hornidurarengatik edo kanpoko beste zerbaitengatik gertatutakoak direnean.
Marmolezko, granitozko, kuartzozko eta gisako sukalde-gainekoei egindako kalteak estaltzen ditugu, baita bitrozeramikazko plakak edo egosteko beste mota batzuetako sukalde-gainekoak ere.
Estalirik geratzen dira komun finkoei eta harraskei eragindako kalteak.
Atoi-karabanentzako gure aseguruan barne diren zerbitzuak
Abokatu bat gehien behar duzunean
Konpon ezazu bizitza partikularrean edo familiarrean sortzen zaizun edozein arazo juridiko.
- Eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan.
- Kontsulta mugagabeak.
- Gestoriako izapideak eta Gizarte Segurantzaren prestazioen erreklamazioa.
Mediku bat eskura eguneko 24 orduetan
Profesional batekin harremanetan jarriko zaitugu telefonoz edo bideo-dei bidez, osasunaren arloan sortzen zaizun edozein kontsulta egiteko.
- Eguneko edozein ordutan, zauden lekuan zaudela.
- Berehalako arreta, itxaron-zerrendarik gabe.
Galdera ohikoenak
Roulotte motako atoi-karabana bat duten eta oporraldiak edo aparkatuta dutenean lasaitasunez gozatu nahi dutenentzat da.
Karabana mugikorren asegurua roulotte motako atoi-karabanetarako pentsatuta dago, pisua edozein dela ere, baina ezinbesteko ezaugarri bat bete beharko dute: beste ibilgailu batek atoituko du eta ez da kanpin batean finkatuta egongo; izan ere, horiek beste aseguru-mota jakin bat dute, hau da, kanpineko karabana finkoentzako asegurua.
Erantzukizun zibilak hirugarrenei nahi gabe eragindako kalte pertsonalak edo materialak estaltzen ditu. Eta zirkulaziotik eratorritako kalteak ere estali nahi badituzu, atoiaren zirkulaziorako nahitaezko erantzukizun zibileko aseguru bat ere kontratatu behar duzu.
Bidaiako laguntzaren barruan sartzen dira, besteak beste, zerbitzu hauek: atoia, erreskatea eta aberriratzea matxura edo istripua gertatuz gero.
Jakina. Edozein zalantza izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan “Eskatu prezioa online” edo “Doan deituko dizugu” botoien bidez. Zure karabanarako behar duzun estaldurari buruzko informazio pertsonalizatua emango dizugu, edozein motakoa izanda ere.