Gidatu egiten zaitugu autonomo gisa egiten duzun jarduera babesteko behar duzun erantzukizun zibileko aseguruaren prezioa lortu eta online kontratatu dezazun.
Pertsonalizatu behar duzun kapitala
Lanen osteko erantzukizun zibila
Defentsa zibila eta kalteen erreklamazioa
Online kontrata daitekeen modalitateari eraikuntzako erantzukizun zibila deitzen zaio, eta sektore horrekin lotutako jardueretarako da. Horien artean, honako hauek daude:
Simulatzailearen lehen pantailak zure jarduerari buruz galdetuko dizu, eta zerrenda bat erakutsiko dizu, zeurea hauta dezazun. Autonomo gisa egiten duzun jarduera eraikuntza ez den beste sektore batekoa bada, hemen eska dezakezu aurrekontua.
Aseguruak zenbat balio duen jakiteko, zure urteko fakturazioa adierazi behar diguzu. Eta beste datu batzuk ere eskatuko dizkizugu, hala nola eraikuntzako zein jardueretan aritzen zaren eta erantzukizun zibileko zer kapital aseguratu nahi duzun.
Aseguruaren prezioa hainbat faktoreren mende egongo da, hala nola aseguratu nahi duzun kapitala edo kopurua, frankizia sartu nahi duzun ala ez, eta aukeratzen duzun aseguru modalitatea. Aukera oinarrizkoenetik hasi eta osatuena eta pertsonalizatuena aukeratu ahal izango duzu.
Bai, ustiapenaren EZ eta higiezinaren EZ barne dira aseguruaren prezioa kalkulatzean ikusiko dituzun modalitate guztietan. Zure jarduera profesionalaren ondorioz zein mantentze-lanetan edo berrikuntzetan parte hartzeagatik hirugarrenei eragindako kalteak estalita izango dituzu.
Horrez gain, lan osteko EZren estaldurak zure lasaitasuna bermatzen lagunduko dizu, zure jardueraren ondorioz hirugarrenei kalte egiten bazaie, baita zure zerbitzuak ematen amaitu ondoren ere.
Simulatzaile honen bidez, eraikuntza jardueretarako erantzukizun zibileko aseguruaren prezioa kalkulatu eta kontratatu ahal izango duzu, erabat online. Baina prozesuko uneren batean laguntza behar baduzu, guk doan deitzea eskatu ahal izango duzu, kontratazioa telefonoz amaitzeko. Beraz, erantzuna baiezkoa da. Zeuk aukeratzen duzu zuretzako modurik erosoena.