Ingurumen-erantzukizuneko asegurua bereizten duena
Ingurumen-erantzukizuna aseguruak enpresa baten ondarea babesten du, baldin eta enpresa horrek baliabide naturalei kalteak eragin badizkie edo kaltetzeko berehalako arriskua badago.
Zer estaltzen du Ingurumen-erantzukizuneko aseguruak?
Prestazio eta gastuen estaldura hauek barne hartzen ditu:
- Prebentzio-neurriak berehalako ingurumenaren kaltea saihesteko.
- Ingurumen-kalte bat eragiten bada, kalte handiagoak saihesteko beharrezkoak diren neurriak hartzea.
- Kaltetutako baliabide naturalen berrezarpena.
- Jarduera gauzatzen den zoruaren deskontaminazioa, honako hau berarekin ekar dezakeena:
- Kutsatutako lurzorua berreskuratzea.
- Zorua deskontaminatzeko kendu edo suntsitu behar diren ondasunen eraistea, lekualdaketa eta metaketa.
- Kutsatutako lurzorua lekuz aldatzea, gordetzea eta deuseztatzea.
- Asegurudunaren defentsa edozein prozedura judizialean, bere aseguratutako erantzukizunagatik, ordainsariak eta gastuak ordainduta.
- Zigor-arloko prozesu batean aseguratuari eskatutako fidantzen eraketa aseguraturik diren bere erantzukizunak bermatzeko, baita bere behin-behineko askatasuna bermatzeko eskatzen direnak ere.
- Istripuzko eta bat-bateko kutsadurak eragindako kalteen estaldura bermatzen da, betiere isurpena hasten denetik hark eragindako kutsadura existitzen dela modu frogagarrian deskubritzen denera arteko aldia 120 ordutik beherakoa denean.
- Estalita egongo dira hirugarrenei egindako kalteen erreklamazioak, aseguratutako kutsatzetik eratorritakoak, barne hartuta langileei eragindako kalteak, muga jakinekin.
- Galera edo kalteen aurrean erantzungo du gorputz, moral edo materialak direnean, eta baita kutsaduragatiko erantzukizun zibilaren kontzeptuko kalteak ere.
Galdera ohikoenak
Aseguru hau enpresa guztientzat da, jarduera guztiek ustekabeko kutsadura eragin baitezakete. Hala ere, asegurua ingurumen-arriskuren bat duten jardueretan aritzen diren enpresei dago zuzendua, bereziki.
Ingurumen-erantzukizuneko legeak ez du jarduerarik bereizten. Beraz, edozein jarduera ekonomiko profesional dago lege horren aginduen eraginpean.
Ez, erantzukizun zibil orokorreko aseguruek ez dute ingurumen-erantzukizuna bermatzen.