Zergatik kontratatu erantzukizun zibil profesionaleko asegurua Occident-ekin?
Erantzukizun zibil profesionalaren aseguruak osasuneko, irakaskuntzako, ingeniaritzako eta beste jarduera askotako profesionalen ondarea babesten du, baldin eta hirugarren bati zuzeneko kalte material edo pertsonala eragiten badio bere jardueran.
Zer estaltzen du erantzukizun zibil profesionalaren polizak?
Erantzukizun zibil profesionaleko asegurua kontratatuz gero, hirugarrenei nahi gabe egindako kalte pertsonal eta ekonomikoak estalita izango dituzu, zure jarduera profesionala garatzean gertatzen badira.
Espedienteei egindako kalteak: Bere esku dauden espediente eta dokumentuek jasan ditzaketen kalte materialak.
Alokatutako lokalak: sute-arriskuen eta osagarritzat jo ohi direnen ondorioz errentan hartutako higiezinei eragindako kalteak.
Langileen ondasunak: zure soldatapeko langileen jabetzakoak diren ondasunei eragindako kalteak.
DBLO ez betetzeagatiko zehapenak: DBLO urratzeagatik Datuak Babesteko Agentziak jarritako zehapenen ordainketa bermatzen da.
Europar batasuneko herrialdeetan egindako lanak: Erantzukizun zibil profesionalaren estaldura Europar Batasuneko herrialdeetan egiten duzun jarduerara zabaltzeko aukera.
Ustiapeneko erantzukizun zibila: lanbide-jarduerarako lokalen eta bulegoen titulartasunak hirugarrenei eragindako kalte material, pertsonal eta ekonomikoak.
Erantzunkizun zibil patronala: zure langileek egindako erreklamazioak edo langileen eskubideak, laneko istripu batetik eratorritako kalte-galeren ondorioz.
Defentsa penala eta kalteen erreklamazioa: kalteak erreklamatu, defentsa penala, tokiko eskubideak, zerbitzuen kontratua, gauza higigarrien gaineko kontratuak, etab. Babes juridikoari eta erreklamazioari buruzko estaldura sorta zabalena.
Ordainsari profesionalen erreklamazioa: zure jarduera profesionalean sortutako ordainsarien demanda adiskidetsua edo judiziala, ordaindu ez dena.
Lanbiderako desgaikuntzagatiko errenta: lanbiderako gaitasungabetuta zauden bitartean jaso ez dituzun diru-sarrera garbiak konpentsatzeko hileroko sorospena ordaintzea.
Ohiko galderak
Erantzukizun zibil profesionaleko aseguruaren prezioa hainbat faktoreren mende dago, hala nola garatzen duzun jarduera profesionala, zure urteko fakturazioa edo ziurtatu nahi duzun kapitala.
Occident-en, zure RC aseguru profesionalaren prezioa modu pertsonalizatuan kalkulatzen lagunduko dizugu. Zure datuak orri honetako formularioan utzi besterik ez duzu egin behar, eta zurekin harremanetan jarriko gara zure profilera egokitutako proposamen bat eskaintzeko.
Bai, norberaren kontura lan egiten baduzu, erantzukizun zibil profesionaleko aseguruaren gastuak kengarriak izan daitezke zure errenta-aitorpenean, zure jarduera garatzeko beharrezkoak diren gastuen zati gisa. Kontsultatu zure zerga-aholkulariarekin, zure kasuan nola aitortu behar duzun baieztatzeko.
Erantzukizun zibil profesionaleko asegurua derrigorrezkoa da tituludun lanbideetan dihardutenentzat, maiatzaren 31ko 7/2006 Legearen 9. artikuluaren arabera, zeinak ezartzen baitu titulazioa duten profesionalek aseguru edo berme baliokide baten bidez estali behar dituztela beren lanbidean aritzeagatik izan ditzaketen erantzukizun-arriskuak.
Hala ere, derrigortasuna aldatu egiten da lanbidearen eta aplikatu beharreko araudiaren arabera:
- Abokatuak: Ez dago aseguruaren kontratazioa derrigortzen duen estatuko legerik, baina Abokatutzaren Estatutuak (125. artikulua) arau-hauste larritzat jotzen du asegururik ez izatea. Gainera, Kode Deontologikoak (20. artikulua) eskatzen du abokatuak bere erantzukizun profesionala estalita izatea, bere jardueraren arriskuei egokitutako zenbatekoan.
- Arkitektoak eta aparejadoreak: Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko Legeak (EAL) ez du behartzen aseguru hori kontratatzera, nahiz eta autonomia-erkidego batzuek hala eskatzen duten (adibidez, Andaluziak, Euskal Autonomia Erkidegoak eta Kataluniak).
- Osasun arloko medikuak eta profesionalak: Espainian derrigorrezkoa da medikuntzan jarduteko, Osasun Lanbideen Antolamenduari buruzko Legearen (OLAL) arabera.
- Lanbide Sozietateak: Lanbide Sozietateen Legearen 11.3 artikuluak erantzukizun zibileko aseguru bat kontratatzeko betebeharra ezartzen du.
Legez derrigorrezkoa ez denean ere, oso gomendagarria da zeure burua babesteko zure bezeroei kalte ekonomikoak edo pertsonalak eragin diezazkieketen akatsen edo ez-egiteen ondoriozko erreklamazioen aurrean.
Estaldura hori kontratatu baduzu, eskatu ahal izango duzu, baldin eta gaitasungabetzea zure jarduera profesionalean izandako gertakarien ondoriozko zigor-epai irmo batek eragin badu. Gainera, asegurua indarrean dagoen bitartean gertatu behar du epaia eragin duen gertaerak.
Erantzukizun zibil profesionaleko aseguruak hainbat estaldura eskaintzen ditu, arrisku-talde hauetara egokituta:
- Osasuna: goi-mailako titulazioa duten fakultatiboak, espezialitate mistoak eta ebakuntza kirurgikoa dutenak edo ez dutenak, erdi-mailako titulazioa duten fakultatiboak ez direnak, titulurik gabeko langileak, osasun-zentroak eta osasunarekin lotutako beste jarduera batzuk.
- Albaitaritza: titulazioa duten profesionalak eta albaitaritza-zentroak.
- Irakaskuntza: irakasleak eta irakaskuntza zentroak.
- Aholkularitza, bitartekaritza edo ordezkaritza: zuzenbideko eta beste diziplina batzuetako profesionalak.
- Ingeniaritzak eta arkitektura: enpresa pribatu, publiko edo Administrazioaren eta bulego teknikoen mendeko lanbidean askatasunez jardutea.
Egungo zehapen-araubideak arautuko du, larritasunaren arabera hiru zehapen mota ezartzen dituenak. Horrela, aseguratutako zenbatekoa honako hau izango da:
- Zehapen arina: 900 - 40.000 €
- Zehapen larria: 40.001 - 300.000 €
- Zehapen oso larria: 600.000 € arte